2022-10-05
2022-10-01
2022 Samielak. Kalejira
Aurten bai, aurten Samielak itzuli dira. Ostegunean euria dela eta, kontzertua Saroben izan da eta Larunbatean berriz, Hernani, Andoain eta Lasarteko txistulariekin jira polita egin dugu.
Mila esker guztiei.
DATORREN URTEAN URREZKO EZTEIAK2020-06-03
GAZTEDI JAIAK 2020
Aurtengo festak ez dira ospatu birusa dela eta. Txanbolinek halere bere saiotxoa egin du eta IDIAZABAL KALEA KALEJIRA estrenatu du.
2020-04-18
2019-12-14
TXISTULARIEI OMENALDIA
Aspaldi ezer sartu gabe egon gara. Iaz udalak txanbolin txistulari banda omendu zuen eta horra Mendiluzeren bertsoak
Txistuak bere toki bat
badu festa barrenean
parranda osteko diana bat
nork ez du oroimenean
oharkabean pasa daiteke
entzuten ari denean
baina guztioi falta ohi zaigu
ixilik dagoenean.
Txistularirik ezean
dantza taldeak zer ote
goizeko dianarik gabe
herria lotan legoke
inor baino lehen esnatzen dira
txistu danbolin silbote
ta herriaren festa nahiari
doinua jartzen diote.
Garai batean kanpotik
etortzen ziren herrira
Justo ta Anttonen eskutik
bertan izan du segida
gero Txanbolin sortu zen eta
lan dotorean ari da
guztioi esker txistu doinuak
luzaro entzungo dira.
Txistuak bere toki bat
badu festa barrenean
parranda osteko diana bat
nork ez du oroimenean
oharkabean pasa daiteke
entzuten ari denean
baina guztioi falta ohi zaigu
ixilik dagoenean.
Txistularirik ezean
dantza taldeak zer ote
goizeko dianarik gabe
herria lotan legoke
inor baino lehen esnatzen dira
txistu danbolin silbote
ta herriaren festa nahiari
doinua jartzen diote.
Garai batean kanpotik
etortzen ziren herrira
Justo ta Anttonen eskutik
bertan izan du segida
gero Txanbolin sortu zen eta
lan dotorean ari da
guztioi esker txistu doinuak
luzaro entzungo dira.
2015-10-05
2015-10-04
URNIETAKO TXISTULARION MAIXUA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)