2012-02-28
ETENETA EGUNA ATXETILUNERA
Datorren martxoaren 25ean ETENETA ELKARTEAK "Eteneta eguna" ospatuko du. Aurtengo irteera ATXETILUNGO gotorlekura izango da aurrekoetan bezala Luis Mari Zalduaren laguntzarekin . Informazio zehatzagoa zabalduko den arren, hona Aiurri astekarian azaldutakoa:
"Luis Mari Zaldua, etnografialanetan urte luzeak daramatzan urnietar nekaezinak jakinarazi
duenez, eraikina, Urnietako Goiburu auzoan dago, Atxetillun izeneko tontorrean, lapiaz
itxurako karaitza dagoen toki batean. Besabitik (zuzenean)hego-sartalderantz joanda bostehun
bat metro daude bertaraino.
TAMAINA HANDIKOA
Gotorlekuari buruz hainbat zehaztasun eman du, “400 batmetro karratuko azalera duen
harrizko plataforma lauki luzebat da. Tontorra berdintzeko egina dirudi, sortaldean, sartaldean
baino betelan handiagoa ikusten baita. Bertako karaitz landugabeaz eraikitako
egitura da, morterorik gabe.Ipar-sartaldeko alderdian bimetroko zabalera duen harresi
baten oinarria eta oinplanta erdibiribileko egitura bat antzematen dira”.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario