2012-02-28

ETENETA EGUNA ATXETILUNERA

Datorren martxoaren 25ean ETENETA ELKARTEAK "Eteneta eguna" ospatuko du. Aurtengo irteera ATXETILUNGO gotorlekura izango da aurrekoetan bezala Luis Mari Zalduaren laguntzarekin . Informazio zehatzagoa zabalduko den arren, hona Aiurri astekarian azaldutakoa: "Luis Mari Zaldua, etnografialanetan urte luzeak daramatzan urnietar nekaezinak jakinarazi duenez, eraikina, Urnietako Goiburu auzoan dago, Atxetillun izeneko tontorrean, lapiaz itxurako karaitza dagoen toki batean. Besabitik (zuzenean)hego-sartalderantz joanda bostehun bat metro daude bertaraino. TAMAINA HANDIKOA Gotorlekuari buruz hainbat zehaztasun eman du, “400 batmetro karratuko azalera duen harrizko plataforma lauki luzebat da. Tontorra berdintzeko egina dirudi, sortaldean, sartaldean baino betelan handiagoa ikusten baita. Bertako karaitz landugabeaz eraikitako egitura da, morterorik gabe.Ipar-sartaldeko alderdian bimetroko zabalera duen harresi baten oinarria eta oinplanta erdibiribileko egitura bat antzematen dira”.

2011-10-13

IZARREN HAUTSA

Urriaren 11an Urnietan Xabier lete eta Lurdes Iriondoren omenezko kontzertua izan genuen. Izarren hautsaren bertsio eder hau eskaini ziguten Ken 7ko bi kidek. Hemen duzue NAFARROA ARRAGOA P.P.Berzaizek abestua eta amaierako XALBADORREN HERIOTZEAN NI NAIZ Ken zazpiren eskutik

NI NAIZ from anjaritoi on Vimeo.

2011-09-28

TXIRRITA ANTZERKIA

Xabier Leteren omenez Anabas taldeak eta urnietarrek antolatutako emanaldian "Txirrita" obraren zatitxo hau antzeztu zuen Urnietako udal antzerki tailerrak. Xabier bera izan zen idazleetariko bat, antzezle eta zuzendari Urnietako antzerki taldean bederen.

2011-09-27

XABIER LETE OROITUZ

Joan den Ostiralean hilak 23, Anabas musika taldeak Xabier Leteren omenezko kontzertua eskaini zuten. Hemezortzi kanta, Bere hilobek errezitaturiko poesiak, dantza, "Txirrita" obraren zatitxo bat...eta 500 Letezale kantuan. Aiurriko webgunean ere baduzue hainbat argazki eta bideo bat.

2011-09-19

BI URNIETAR ZINEMALDIAN

Bi urnietarrek zuzendutako dokumentala, Felipe Ugarte eta Juantxo Sardon.