2009-11-30

Samielak 2009

Samielei amaiera emateko hemen jarri ditugu TXANBOLIN txistulari bandakoek antolatutako hainbat ekintzen bideoak

2009-11-25

Samielak 2009

Aurtengo Samieletan JO TA FUEGO aritu gara TXANBOLINEKO txistulariak.

2009-11-10

FANDANGOA, ARIN ETA DANTZA SOKA

Honako informazioa Zuazabiskar izeneko baten blogetik hartu dugu.

ERREBONBILOEKIN LOTURIKO DANTZAK: FANDANGOA ETA ARIN-ARINA

Deskribapen orokorra: Bikoteka nahiz hirukoteka dantzatzan da, bi gizonezko eta emakumezko batek edo alderantziz, edota biribilean egiten diren dantzak dira. Taldeko dantzak dira, sexu bietako dantzariek parte hartzen dutelarik.
Hainbat adituren arabera, Penintsulako Hegoaldetik iritsitako dantza moldeak lirateke, hain zuzen ere, arabiar kulturaren eraginez edo, beso nahiz eskuen mugimendua nabarmenduko lukeena, hankena baino gehiago.
Antza denez, Fandangoa, izena Portugalgo Fadotik letorkio, eta honekin batera Jota, Iberiar Penintsulan oso zabaldua, bi norabidetan zabaldu ziren Iberiar Penintsulako Hegoaldetik gainerako lurraldeetarantz: batetik, sortaldeko itsasertzetik eta, bestetik, sartaldetik, Portugal eta Galizian barrena, Bizkaiko Itsasoko ertz guztia hartzera iritsi arte.
Zentzu horretan, Auñamendi Enziklopadiak aipatzen duenez, lehenbizi Bizkaian sustraitu zen, ondoren Gipuzkoan, eta azkenik, Lapurdiko itsaseertzera iritsi ziren, XIX. mendea aurreratu samar zegoela.
Arin-arinak "goiko" egitura badu, eta Fandangoak baino mugimendu arin eta zaluagoak ditu. Fandangoak berriz,"beheko" erakustaldien egiturari eusten dio.
Antzeko dantzak aurki daitezke Penintsulako Iparralde osoan, aurrez aurre jarritako gizonezko batek eta bi emakumek, edo alderantziz, edota bi bikotek dantzatua, baita biribilean dantzatuak ere.
Dantza herrikoiak dira, letra eta guzti izatera iritsi direnak. Dantzariak, bi sexuetakoak, ezkerretik eskuinera eta alderantziz mugitzen dira, musika eta danborraren erritmoarekin batera.
Ezaugarri bereziren bat aipatzekotan, bizkaitar dantzetan ezohikoa den alderdi bat nabarmenduko genuke: besoak begien aurrean altxatzen dira, dantzariaren sorbaldekin angelua osatuz.


SOKA-DANTZA


Soka-dantzak mendebaldeko Europako dantza kolektibo zahar eta hedatuenetakoak dira. Soka-dantzak Euskal Herrian aintzinatik bazter ugaritan dantzatu izan dira, eta tradizionalki katearen bi muturretan kokatutako bi pertsonek zuzentzen dituzte. Bi dantzari horiek "desafio" dantzak egiten dituzte.
Soka-dantza gizarte bateratzaile baten irudia izan zen hasiera baten. Gero protokolo izaera hartzen joan zen. Dantza-soka, dantza-luze, edo esku-dantzatik pañuelo-dantza eta gizon-dantzara pasatuko da. Eta hortik aurreskura. Soka, "denak soka berekoak gara" esaeran jasotako sinbolo berdintzaile eta integratzaile gisa, desegin egingo da, eta erreferentzia nagusia figura bakar bat, aurreskuarena, izango da, kate osoaren kaltetan.
Bizkaia eta Gipuzkoan baliatzen den melodiak kutsu "militar" agerikoa du. Dantza horiek gutxienez bi mila urteko ibilbidea egin dute, jatorrizko inspirazio zuten funts militarra ahaztu gabe.
Gaur egun, euskal erromerietan, soka-dantza plazan batasun aktibo gisa aurkezten den bitartean, fandango eta arin-arinean dantzariak plazaren luze zabalean barreiatzen dira, elkartzeko aukerarik gabe, harik eta txistulariak biribilketa jotzen duen arte, bere jarduera kateatuaz dantza guztiak biltzen dituena.