2009-09-30

argazkiak

TXANBOLIN TXISTULARI BANDAKOEN Azken urteetako argazki bilduma.



Samielak hasi dira.

2009-09-26

DANTZA URNIETAN

Hemen dituzue datorren igandeko dantzaren doinuak. KONTUZ, ez daude ordenean, bigarren zenbakitxoari kasu egiozue.

2009-09-25

EGAPE DANTZA

Maiatzean Egape dantza taldeak emanaldi bat burutu zuen gazte jaien barruan. Zenbait dantza MARIZULO Ikuskizunean musika jo zuen taldeak jo zituen.

Talde hori bera Mikel Laboaren omenezko kantaldia prestatzen ari da

Hona hemen kantak.

2009-09-23

MARIZULO

Urnietako udala MARIZULO ikuskizuna bideo baten bitartez zabaltzeko lanean ari da. Ea laster eskura dezakegun.

2009-09-21

DANTZA URNIETAN

Egape dantza taldea Urnietan dantza bultzatu nahian dabil. Hemen dituzue "Gipuzkoako Aurreskua" eta "Alpargata" ikasteko bi bideotxo.

2009-09-10

txanbolin

Kaixo kuadrila. Atzoko sasientsaioan aipatu bezala, ongietorriak gure blogera. Datorren astean asteartean izango da entsaioa.

2009-09-08

MIKEL LABOA OROITUZ

Hemen dituzue falta diren kantak. Hauen letrak laster izango dituzue eskuragarri.

2009-09-07

MIKEL LABOA OROITUZ

Guztira hamabost kanta izango dira, eta hurbiltzen direnek, kantatzeaz gain, Laboaren ezagutza sakontzeko parada izango dute.
Hona kantak: ZILBOR HESTEAK, BAGA BIGA, HAIKA MUTIL, EZ NAU IZUTZEN, TXORIA TXORI, PASAIAKO HERRITIK, IZARREN HAUTSA, GOIZUETA, ITURENGO AROTZA, OI PELLO PELLO, MARTXA BATEN LEHEN NOTAK, EGUN DA SANTI MAMINA, SORTERRIKO KOBLAK,ETA HERRIA HIZKUNTZA.

Horra beste lau kanta entsaiatzeko:

MIKEL LABOA OROITUZ

MIKEL LABOA OROITUZ, HERRI KANTALDIA URNIETAN

Aurtengo Samieletan, aurreko urteetan bezala, herri kantaldi bat antolatu du Txanbolin txistulari bandak. Aurten Mikel Laboa euskal musikari handiaren omenez izango da kantaldia, ondo merezia baitu, eta kantatu ere bere kanta ezagunenak abestuko dira. Kantaldia datorren urriaren 2an, ostirala, arratsaldeko 7retatik 8' 30etara izango Jakutegi plazan.
Bertara hurbilduko diren Laboazale herritar kantariei mikrofonotik laguntzeko bakarlari, bikote nahiz hirukoteak behar dira. Bizpahiru kanta gogokoenak kantatzea izango da egin beharrekoa.
Laboaren kantak gustuko badituzu, eman zure edo bikotearen izena Lekaio kultur etxean 9430080 telefonora deituz, edota informazio gehiago nahi baduzu deitu 943009275 telefonora eta Anttonek argituko dizkizu zalantzak.

Anima zaitez.


Hemen dituzue HIRU kanta berotzen hasteko.

KONTZERTU HERRIKOIA

Hainbat urtetan TXANBOLIN txistulari bandak kontzertu herrikoiak antolatu ditu. Aurten, Mikel Laboaren omenezko kantaldi bat prestatu du. aurtengo Samiel egunean, plazan kontzertu bat ere antolatu du. Honako hau, GIPUZKOARI eskainitako kontzertuko zatitxo bat duzue.