Mostrando entradas con la etiqueta LABOA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LABOA. Mostrar todas las entradas

2009-09-08

MIKEL LABOA OROITUZ

Hemen dituzue falta diren kantak. Hauen letrak laster izango dituzue eskuragarri.

2009-09-07

MIKEL LABOA OROITUZ

Guztira hamabost kanta izango dira, eta hurbiltzen direnek, kantatzeaz gain, Laboaren ezagutza sakontzeko parada izango dute.
Hona kantak: ZILBOR HESTEAK, BAGA BIGA, HAIKA MUTIL, EZ NAU IZUTZEN, TXORIA TXORI, PASAIAKO HERRITIK, IZARREN HAUTSA, GOIZUETA, ITURENGO AROTZA, OI PELLO PELLO, MARTXA BATEN LEHEN NOTAK, EGUN DA SANTI MAMINA, SORTERRIKO KOBLAK,ETA HERRIA HIZKUNTZA.

Horra beste lau kanta entsaiatzeko:

MIKEL LABOA OROITUZ

MIKEL LABOA OROITUZ, HERRI KANTALDIA URNIETAN

Aurtengo Samieletan, aurreko urteetan bezala, herri kantaldi bat antolatu du Txanbolin txistulari bandak. Aurten Mikel Laboa euskal musikari handiaren omenez izango da kantaldia, ondo merezia baitu, eta kantatu ere bere kanta ezagunenak abestuko dira. Kantaldia datorren urriaren 2an, ostirala, arratsaldeko 7retatik 8' 30etara izango Jakutegi plazan.
Bertara hurbilduko diren Laboazale herritar kantariei mikrofonotik laguntzeko bakarlari, bikote nahiz hirukoteak behar dira. Bizpahiru kanta gogokoenak kantatzea izango da egin beharrekoa.
Laboaren kantak gustuko badituzu, eman zure edo bikotearen izena Lekaio kultur etxean 9430080 telefonora deituz, edota informazio gehiago nahi baduzu deitu 943009275 telefonora eta Anttonek argituko dizkizu zalantzak.

Anima zaitez.


Hemen dituzue HIRU kanta berotzen hasteko.