2010-09-26

EGAPE DANTZA

Edu Muruamendiaraz dantzariaren gidaritzapean dantza saio bikaina eskaini ziguten EGAPE IKASTOLAKO dantzariek larunbatean. Zuzeneko musika ere izan zen ANABAS taldearen eskutik.

2010-09-23

TICO TICO

Samiel egunerako Txanbolinek kontzertutxo bat prestatu du. Herriko ikastetxeetako dantzariez gain, urnietarrez osaturiko koru batek parte hartuko du. Halaber, ANABAS TALDEKO gitarrak tartean izango ditugu. Honako kanta hau tartean izango da.

2010-09-20

IÑAKI APAIZAREN 25 URTE

Igande honetan Iñaki apaizaren 25 urteurrena zela eta kalejira bat egin genuen. Bertan izan genitun gure kimu berriak Olaia, Irati, Heiko eta Beñat. Aspaldiko partez, Ibonen hutsunea bete dugu atabalari berriarekin, Iturberekin(Jokin falta zen).
TXANBOLIN

2010-09-15

EGAPE DANTZA

Datorren larunbatean hilak 26 Saroben errepikatuko dute emanaldia EGAPE DANTZA taldekoek. Musikarekin ANABAS TALDEKO(Juxto eta Izaskun ezik)musikariekin Helena eta Karlos izango dira.
ANABASEKOAK KARLOS ETA HELENAREKIN.
Hona azken emanaldiko grabaketa.

FELIPE ETA PERNANDO

Bata gure Felipe txalapartaria dugu eta bestea berriz pilotua, ez Amezketarra. Italian aritu ziren Txalaparta jotzen.

DANTZA SOKA

Iaz dantza soka berreskuratu ondoren, aurten jarraitu beharrean gaude. Salinasek ez omen zuen bideoa aurkitzen, eta hemen duzue badaezpada. Gogoratu ensaiatzeko musika behar baduzue artxiboan daukazuela(Eskuinean bilatu). Betse aukera bilatzailean(goian) musika jartzea litzateke

2010-06-01