2013-10-01

2013 SANMIELAK

Aurtengo SANMIELETAN kalejira berezi bat egin dugu Hernani eta Andoaingo txistulariekin batera. Ea horrela jarraitzen dugun. GORA SAMIELAK.

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

2013-05-27

GAZTEDIAREN JAIAK 2013

TXANBOLIN TXISTULARI BANDAK maiatzaren 26an eskainitako emanaldia.

TXANBOLIN-GAZTEDI JAIAK from anjaritoi on Vimeo.

2013-01-21

MARIZULO

Duela sei urte hasi zen historia hau... MARIZULO ANTZERKIAREN BIDEOA IKUSTEKO

2012-10-04

SANMIELAK

Aurtengo Sanmieletako igandean grabatutako danborrada, iñistor jaia eta Mielaren igoera...

2012-02-28

ETENETA EGUNA ATXETILUNERA

Datorren martxoaren 25ean ETENETA ELKARTEAK "Eteneta eguna" ospatuko du. Aurtengo irteera ATXETILUNGO gotorlekura izango da aurrekoetan bezala Luis Mari Zalduaren laguntzarekin . Informazio zehatzagoa zabalduko den arren, hona Aiurri astekarian azaldutakoa: "Luis Mari Zaldua, etnografialanetan urte luzeak daramatzan urnietar nekaezinak jakinarazi duenez, eraikina, Urnietako Goiburu auzoan dago, Atxetillun izeneko tontorrean, lapiaz itxurako karaitza dagoen toki batean. Besabitik (zuzenean)hego-sartalderantz joanda bostehun bat metro daude bertaraino. TAMAINA HANDIKOA Gotorlekuari buruz hainbat zehaztasun eman du, “400 batmetro karratuko azalera duen harrizko plataforma lauki luzebat da. Tontorra berdintzeko egina dirudi, sortaldean, sartaldean baino betelan handiagoa ikusten baita. Bertako karaitz landugabeaz eraikitako egitura da, morterorik gabe.Ipar-sartaldeko alderdian bimetroko zabalera duen harresi baten oinarria eta oinplanta erdibiribileko egitura bat antzematen dira”.