2009-09-07

MIKEL LABOA OROITUZ

MIKEL LABOA OROITUZ, HERRI KANTALDIA URNIETAN

Aurtengo Samieletan, aurreko urteetan bezala, herri kantaldi bat antolatu du Txanbolin txistulari bandak. Aurten Mikel Laboa euskal musikari handiaren omenez izango da kantaldia, ondo merezia baitu, eta kantatu ere bere kanta ezagunenak abestuko dira. Kantaldia datorren urriaren 2an, ostirala, arratsaldeko 7retatik 8' 30etara izango Jakutegi plazan.
Bertara hurbilduko diren Laboazale herritar kantariei mikrofonotik laguntzeko bakarlari, bikote nahiz hirukoteak behar dira. Bizpahiru kanta gogokoenak kantatzea izango da egin beharrekoa.
Laboaren kantak gustuko badituzu, eman zure edo bikotearen izena Lekaio kultur etxean 9430080 telefonora deituz, edota informazio gehiago nahi baduzu deitu 943009275 telefonora eta Anttonek argituko dizkizu zalantzak.

Anima zaitez.


Hemen dituzue HIRU kanta berotzen hasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario